XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behar bada, pastoralak urtean behin ikusten den gure folklorearen gauza bitxi, polit eta sentitu baten antzera iraun dezakete, beste maila batetan (jatorrizkoan) hilik daudela; gainera, atsegin honetan gure etsaiak (onak-gaiztoak, abertzaleak-inperialistak, bertokoak-kanpokoak...) karikaturizaturik barre ere egin genezake, amerikar telesailekin egiten dugun legez, baina folklorea izango da, ez besterik.

Bistan dago, bada, P. Larzabalen eritziarekin (ikus bibliografia) bat ez gatozena, ez baitugu uste egungo literatur-bizitzan pastoralik izan daitekeenik.

Hala ere Juan Mari Lekuonaren ideia bati eusten diogu: historian zehar ukan duen eragina baliotan jartzeaz gain, gure artean ordezkoa utz lezake, estilizazio, zuzentasun eta plastizitaterako antzerki joera berrietan. .